Itxi

KATALUNIA

Torra: 'Azkeneraino joango naiz, Kataluniako Parlamentua da nire muga bakarra'

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Generalitateko presidenteak ziurtatu duenez, ez dauka Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatzeko beldurrik. Bestalde, kalean mobilizatzeko deia egin die herritarrei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako auzian, azkeneraino joateko asmoa agertu du astelehen honetan Quim Torra Generalitateko presidenteak: "Amaieraraino iritsiko naiz. Kataluniako Parlamentua da  nire muga bakarra. Leialtasuna zor diodan bakarra da eta, beraz, Parlamentuak heldu nahi duen tokiraino iritsiko naiz". TV3 Kataluniako telebista publikoan egin dioten elkarrizketan, Konstituzioaren 155. artikuluaren beldur ez dela eta erbestera joateko asmorik ez duela azpimarratu du.

Buruzagi soberanisten kontrako auzibideari lotuta, Espainiak Gobernuak "prozesu independentista bururik gabe uzteko eta ideia bat suntsitzeko" asmatutako "fartsa" bat dela salatu du Torrak, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde izandakoak esandakoa gogoratuz.

Prozesu independentistaren inguruan egitekoak diren epaiketen harira, datorren hilabeteak mobilizazio askokoak izango direla eta Parlamentuan erantzun bat eman beharko dela azaldu du. "Ameriketako Estatu Batuetan 60ko hamarkadan eskubide zibilen alde egindako martxek herrialdea aldatu zuten, eta hemen, Auzitegi Konstituzionalak Estatutuari buruzko epaia eman zuenean, herritarrak kalera irten ziren eta herrialdea aldatu genuen", azpimarratu du.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)