Itxi

Katalunia

Kongresura joateko gonbita egin dio Ana Pastorrek Quim Torrari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kongresuko presidenteak Behe Ganberara joateko gonbidapena egin dio Torrari, bere jarrera politikoaren berri eman eta besteena ere entzun dezan; izan ere, horren ustez, "elkarrizketa ezinbestekoa" da.

Quim Torra, Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Kongresura joateko gonbita egin dio Ana Pastor Kongresuko presidenteak Quim Torra Generalitateko presidenteari, bere jarrera politikoaren berri eman dezan, Pastorren hitzetan, "erakundeetan hitz egin behar baitu" eta "ez bakarrik beste toki batzuetan".

Nueva Economía Forum albistegietan, Behe Ganbarara joateko gonbidapena egin dio Pastorrek  Torrari, bere jarrera politikoaren berri eman eta besteena ere entzun dezan; izan ere, horren ustez, "elkarrizketa ezinbestekoa" da, eta horrela "bide egokiago batetik egingo dugu aurrera".

Kongresuan eztabaida politiko guztiak egiteko tokia dago, horren arabera, betiere "legeari men egiten baldin badiote"; "bestela, aldatu dezagun legea", esan du Pastorrek.

Konstituzioa aldatzea posible dela gaineratu du Kongresuko presidenteak, baina alderdi politiko guztiek mantentzearen alde egin dutela azpimarratu du.

Albisteak (3)