Itxi

Diada

Espainiako Gobernuak istiluen kontrako 600 polizia bidali ditu Kataluniara

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Polizien lekualdatzea aste honetan hasi da, baina dagoeneko Galiziatik agenteak Kataluniara heldu dira, eta Bruceko kuartel militarrean daude.

Artxiboko argazkia: EFE

Barne Ministerioak istiluen kontrako 600 polizia inguru bidaliko ditu Kataluniara, Diadaren atarian, eta independentistek udazkenerako mobilizazio gehiago iragarri ondoren.

UIP izeneko 10-12 talde (bakoitza 50 agente) bidaliko dituzte eraikin publikoak zaintzeko eta Esquadra Mossoei segurtasuna bermatzen laguntzeko, Poliziako iturriek ziurtatu dutenez.

Polizien lekualdatzea aste honetan hasi da, baina dagoeneko Galiziatik agenteak Kataluniara heldu dira, eta Bruceko kuartel militarrean daude, iturriek zehaztu dutenez.

Honenbestez, istiluen kontrako polizia gehiago helduko dira datozen egunetan, Katalunian dauden UIP bi taldeetako 100 poliziak laguntzeko.

Espainiako Poliziaren Kataluniako Buruzagitzak UIP baliabideak beste erkidegoetako poliziekin areagotzea eskatu zuen duela egun batzuk, datorren astearteko Diadari begira.

Guardia Zibila

Bestalde, Barne Ministerioak 300 guardia zibil Kataluniatik ateratzea eragotzi zuen atzo, agenteen egonaldia urriaren 15era arte luzatuz.

“Hiruhilekoan segurtasun publikoa bermatzeko beharrizanengatik urriaren 15era arte bertan jarraitzea beharrezkoa da”, agindu zuen atzo Ministerioak Guardia Zibilaren Aldizkari Ofizialean.

Ondorioz, agenteek Katalunian jarraituko dute datozen asteetan. Urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena dela-eta indar independentistek mobilizazioak deitu dituzte.


Albisteak (4)