Itxi

Ekitaldia Madrilen

Sanchezek Konstituzioaren erreforma proposatu du, forudunak ezabatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako gobernuburuaren hitzetan, mundu guztiak “behar den moduan erantzuten” baldin badu, aldaketa tramitea hasi eta 60 egunen buruan sartuko litzateke indarrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Forudunak kentzeko Konstituzioaren erreforma bat proposatuko duela iragarri du gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak. Neurria Kongresuan tramitea hasi eta handik 60 egunera onartzea espero du buruzagiak.

'Avanzamos' lelopean Casa de American ekitaldia antolatu dute, Sanchezen Exekutiboak 100 egun Gobernuan bete dituelako. Ministro guztiak bertan izan dira, Margarita Robles Defentsa ministroa eta Teresa Ribera Energia Trantsizio ministroa izan ezik.

Era berean. enpresaburu, kultura eta ikuskizun munduko ordezkari, parlamentari eta PSOEko zuzendaritzaren kide ugari ekitaldian izan dira.

Gobernura heltzearekin batera “garai aldaketa” bat eman dela esan du Exekutiboko buruzagiak. Gizarteak eredugarritasuna eskatzen du, baita herritarren eta ordezkarien arteko berdintasuna ere; ondorioz, iraganean zentzua izan zezaketen neurriak ez ditu ulertzen, gaur izateko arrazoi guztia galdu dutelako.

 

Neurriak diputatu, senatari eta Exekutiboko kideei bakarrik eragingo die

 

Forudunak desagertzeko, Kongresuari Konstituzioaren erreforma bat proposatuko diola iragarri du agintariak testuinguru horretan. Sanchezen ahotan, mundu guztiak “behar den moduan erantzuten” baldin badu, aldaketa tramitea hasi eta 60 egunen buruan sartuko litzateke indarrean.

Espainiako Gobernuaren iturriek zehaztu dutenez, neurriak diputatu, senatari eta Exekutiboko kideei bakarrik eragingo die auzietan.

Gainera, Konstituzioa erreformatzeko proposamena Ministroen Kontseiluaren mahai gainean izango da datorren ostiralean.

Sanchezen hitzetan, herritarrek politikan berriz sinesteko lagundu dezake neurriak, eta hori alderdi guztien erroka da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)