Itxi

Presoak

Frantziak Ander Mujika eta Fermin Martinez presoak hurbildu ditu

EITB.EUS

Leer en Castellano

Euskal Herritik 550 kilometrora dagoen Saint Martin de Reko espetxetik Mont de Marsango kartzelara eraman dituzte biak.

Mont de Marsango espetxea. Artxiboko argazkia: EiTB

Frantziako Gobernuak Ander Mujika preso donostiarra eta Fermin Martinez preso lodosarra hurbildu ditu, ETBk jakin ahal izan duenez.

Saint Martin de Reko espetxetik (Euskal Herritik 550 kilometrora dago) Mont de Marsango kartzelara eraman dituzte biak. Eguerdian hasi dute bidea.

Frantziako Gobernua urtarrilean hasi zen euskal presoak Mont de Marsango eta Lannemezango espetxeetara hurbiltzen; lehendabizikoa, Euskal Herritik 160 kilometrora dago, eta bigarrena, 230 kilometrora. Frantzian 48 euskal preso daude, eta 22 hurbildu dituzte jada.

Espainiako Gobernuak, berriz, joan den astean iragarri zituen lehendabiziko bi hurbilketak.

Albisteak (7)