Presoak
Maite Aranalde presoa Soto del Realeko kartzelan espetxeratu dute
Agentziak | Erredakzioa
Renneseko espetxean zegoen zigorra betetzen. Frantziak Espainiari entregatu dio, zortzi urteko zigorra bete ondoren.
Maite Aranalde Ijurko ETAko presoa Soto del Realeko kartzelan espetxeratu zuten asteazkenean, Etxeratek sare sozialen bidez jakitera eman duenez. Renneseko espetxean zegoen zigorra betetzen. Frantziak Espainiari entregatu dio, zortzi urteko zigorra bete ondoren.
Maite Aranalde Ijurko euskal preso politikoa Soto del Realeko espetxera (364 km) lekualdatu dute espainaratu ondoren. Ibarrako presoa Frantziako Rennes-eko espetxean zegoen https://t.co/WOS5Plo074
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 20 de septiembre de 2018
Maite Aranalderi hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zion Frantziako Justiziak, ETAko kide izatea egotzita. 2010eko maiatzean atxilotu zuten, Ipar Euskal Herrian, Mikel Karrera Sarobe ETAren orduko buruzagi militarrarekin batera.
Alde aurretik, 2008an Frantziak Aranalde zigortu zuen erakunde terroristako kide izatea leporatuta, eta 2009an Espainiaratu zuten, baina bermepean aske utzi zuen Auzitegi Nazionalak.