Katalunia
Kataluniako Parlamentuak prozesatutako diputatuak eteteari uko egin dio
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, Gorenak zigortutako diputatuek ordezko bat izendatu ahal izango dute.
Kataluniako Parlamentuko osoko bilkurak Auzitegi Gorenak prozesatutako diputatuak eteteari uko egin dio, baina diputatuok ordezko bat izendatu ahal izango dute, Pablo Llarena epaileak proposatu zuen bezala.
Prozesatuen eta horien ordezkoen harira gaur (asteartea) egindako osoko bilkura monografikoan, JxCat, ERC, CatComu eta CUP alderdiek Carles Puigdemont, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull, Oriol Junqueras eta Raul Romeva auzipetutako diputatuak eteteari uko egin diote gehiengo osoz.
Hala ere, zigortutako diputatuek ordezko bat izendatu ahal izango dute, Auzitegi Gorenak euren egoera prozesala konpontzen duen bitartean. JxCat, ERC eta CatComu alderdiek horren aldeko botoa eman dute eta CUPek kontrakoa. Ciudadanos, PSC eta PPC alderdiek, berriz, ez dute parte hartu botazioan. Beraz, gehiengo soilez onartu dute eguneko bigarren puntua.
Gaurko bozketak bi irizpen izan ditu eta bananduak bozkatu dira; alde batetik, prozesatuen suspentsioaren ingurukoa, eta bestetik, prozesatutako horiek taldekide batean botoa delegatzeko aukera izatea.