Itxi

2017-2019 aldia

Tokiko Inbertsio Planaren legean aldaketak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Besteak beste, konpromiso ekonomikoak zerga-ekitaldi ezberdinetara egotzi ahalko dira obrak egiteko aurreikuspenei egokituta.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak Tokiko Inbertsio Plana (2017-2019 aldia) arautzen duen foru legea aldatzea onartu du gaur, atzemandako arazoak konpontzeko. Hala, "izapideak azkartu eta epeak luzatuko dira", nabarmendu du Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumen kontseilariak. Gobernua babesten duten lau alderdiek eta PSNk egin dute erreformaren alde, eta UPNk eta PSNk kontra bozkatu dute.

Elizalderen arabera, "orain arte atzeman ditugun intzidentziak zuzentzea da asmoa, 100 milioi euroko plana garatu ahal izateko. Lurralde orekaren alde egin eta nafarren bizi kalitatea hobetzea da helburua".

Kontseilariak planera biltzeko tokiko erakundeek jarraitu beharreko prozedura azaldu du, eta iragarri du planaren kudeaketa 2017ko foru arauetatik salbuetsiko dela. Horren arabera, inbertsioak dagokien aurrekontu-ekitaldian osorik exekutatu behar dira. Aldaketarekin, ordea, konpromiso ekonomikoak ekitaldi desberdinei egozteko aukera emango dute, lanen exekuzioaren aurreikuspenaren arabera, betiere zerbitzu eskudunak txostena eman ondoren.

Horrez gain, honako aldaketak ere egin dituzte: laguntzak handitu eta epeak luzatu dituzte, larrialdi prozedura egokitu eta salbuespeneko araubidea moldatu dute.

Foru gobernua babesten duten lau alderdiek erreforma babestu dute prozedurak soilduz eta azkartuz "udalei lana errazteko helburua" duelako. PSN ere alde azaldu da, baina funts gehiago bideratzeko beharra azpimarratu du.

UPNren eta PPNren iritzian, bestalde, Tokiko Inbertsio Planak "ez du funts nahikorik". Are, Alderdi Popularraren ustez, "adar jotze bat da".