Itxi

Hispanitatearen Eguna

Sanchez txistuekin eta irainekin hartu dute urriaren 12ko desfilera iristean

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuko presidentea ibilgailu ofizialean iritsi da, eta, bertatik jaistean, hainbat pertsonak txistu egin diote, eta iraindu egin dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea txistuekin eta irainekin hartu dute Hispanitatearen Eguneko desfilean parte hartzera iritsi denean, Madrilgo Lima plazan.

Sanchez ibilgailu ofizialean iritsi da, eta, bertatik jaistean, hainbat pertsonak txistu egin diote, eta iraindu egin dute; "Okupa", "hauteskundeak" eta "kanpora" oihu artean hartu dute ikusleek.

Espainiako presidenteak Margarita Robles Defentsa ministroa, Angel Garrido Madrilgo Erkidegoko presidentea, Manuela Carmena Madrilgo alkatea eta Fernando Alejandre Defentsako Estatu Nagusiko burua agurtu ditu.

Guztiek Espainiako errege-erreginak iristea itxaron dute, desfile militarreko buru direlako.

Irudia: EFE

Albisteak (3)

Bideoak (1)