Itxi

Cims per la llibertat

Kataluniako 18 tontor, preso independentisten askatasuna eskatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Besteak beste, Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Roger Torrent Parlamentako presidenteak ekimenean parte hartu dute. 11.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena.

Roca Corbaterako tontorra. Argazkia: <a href='https://twitter.com/cimsxllibertat' target='_blank' title='Cims per la llibertat'>Cims per la llibertat</a>

Quim Torra Generalitateko presidenteak, kontseilari batzuek eta Roger Torrent Parlamentako presidenteak 'Cims per la llibertat' (Askatasunaren tontorrak) ekimenean parte hartu dute gaur. Aldi berean Kataluniako 18 mendi igo dituzte parte-hartzaileek, politikari presoen askatasuna eskatzeko.

Konkretuki, Torrak Puigsacalm igo du La Vall d'en Basen (Girona). Horrela, presidentak ekimenarekin bat egin du. Independentismoaren “preso, erbesteratu eta errepresaliatu politikoei” elkartasuna adierazteko igoera izan da, antolatzaileen hitzetan.

“Preso eta erbesteratuek” beraiek aukeratu dituzte 18 tontorrak. Carles Puigdemont president ohiak Puigsacalm aukeratu zuen.

Damia Calvet Lurralde eta Jasangarritasun kontseilariak eta Angels Chacon Enpresa eta Ezagutza consellerrak Matapederatik (Bartzelona) La Mola igo dute; Miquel Buch Barne kontseilariak les Agudes mendia igo du Fogars de Montclusetik (Bartzelona), eta Chakir el Homrani Lan eta Gizarte Gaietarako arduradunak Montgri (Girona) izan du helburu.

Laura Borras Kultura kontseilariak Tossal del Rei (Tarragona) igo du; Jordi Puignero Politika Digital eta Administrazio Publikoko consellerrak Comabona aukeratu du, Cerdanya (Girona) eskualdean; eta Roger Torrentek Matagalls (Bartzelona).

“Kirol” ekimen “solidario eta aldarrikatzaile” honen antolatzaileek agiri batean jakitera eman dutenez, 11.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena, “preso politiko, erbesteratu eta errepresaliatu guztien askatasuna eskatzeko, eta haien familiei elkartasuna adierazteko”.

Izena emateko hamar euro ordaindu behar izan ditu pertsona bakoitzak, trukean elastiko bat, dagokion dortsalarekin, eta asegurua jaso dute. Mozkinak Kataluniako Eskubide Zibilen Elkartearentzat izango dira.

La Pica d'Estats, La Gallina Pelada, Comabona, Tossal del Rei, Matagalls, Canigo, Puigmal, Carlit, Pedraforca, Sant Jeroni, Roca Corbatera, Montsent de Pallars, Mont Caro, Les Agudes, Puigsacalm, Tossal de les Torretes, Montgri eta La Mola mendiak igo dituzte.

Albisteak (3)