Itxi

Elkarrizketa

Jonan Fernandez: 'Herenegun programak ez du inolaz ere gatazkaren teoria elikatzen'

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Besteak beste, PPk eta biktimen elkarteek egindako kritikei erantzun die Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Unitate didaktiko horrek ez du ETA zuritzen, dena kontatu beharra dago", esan du.

Jonan Fernandezen artxiboko irudia. EiTB

Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da gaur Herenegun hezkuntza-programari buruz hizketan. Froga moduan aurkeztutako material didaktikoari ekarpenak egiteko sei asteko epea dagoela gogora ekarri ostean, PPk eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak egindako kritikak arbuiatu ditu. Azken horiek material hori zuzentzeko eskatu dute.

Besteak beste, 1960az geroztik Euskal Herriaren historia kontatzen duten bideoak jasotzen ditu Herenegunek. "Inolaz ere ez zaio ETAren zorigaiztoko ibilbideari garrantzirik kentzen", azpimarratu du Fernandezek.

Gainera, 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako material horren oinarria indarkeriari zilegitasun etikoa kentzea dela adierazi du. "Ez dago inolako aitzakiarik ETAren edota beste edozein talderen indarkeria azaltzeko. Asko dira bideoetan beren bizipenak kontatzen dituzten terrorismoaren biktimak", erantsi du. Izan ere, bertan agertzen diren ETAko kide ohiek "argi eta garbi erakutsi dute indarkeriatik aldendu direla".

PPko Borja Semperrek egindako kritikei ere erantzun die gaurko elkarrizketan: "Herenegun programak ez du inolaz ere gatazkaren teoria elikatzen".

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)