Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibarrek dio ezker abertzaleak ETA aipatu behar duela legean sartzeko

Erredakzioa

EAJren Gipuzkoako buruak uste du ezker abertzale berriaren adierazpenak "dudarik gabekoak" izan direla eta "bide politiko soilen" aldeko apustuak bere horretan jarraitu behar duela.

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak uste du ezker abertzaleak ez duela "legezkotasuna gaindituko" ETA aipatu gabe.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Egibarrek azaldu duenez, ezker abertzalearen azken adierazpenak "dudarik gabekoak" izan dira eta "bide politiko soilen" aldeko apustuak bere horretan jarraitu behar du.

Audioak (1)