Alderdi berriaren aurkezpena
Nafarroako Gobernuak ezker abertzaleari: 'Paper batekin ez da nahikoa'
Erredakzioa
Bere hitzetan, ETAk ez ditu "atentatu terroristak utzi", eta hori "frogatu egin daiteke". "Ez ditu armak entregatu eta ez du barkamenik eskatu", gaineratu du Nafarroako Gobernuko ordezkariak.
Batasuna ETArengandik aldendu dela erakusteko "paper batekin nahikoa ez dela" uste du Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.
Ezker abertzalearen alderdi berriaz galdetu diote Catalani kazetariek. Bere hitzetan, ETAk ez ditu "atentatu terroristak utzi", eta hori "frogatu egin daiteke". "Ez ditu armak entregatu eta ez du barkamenik eskatu", gaineratu du Nafarroako Gobernuko ordezkariak.
Horregatik, "ezer berririk" ez dagoela azpimarratu du Catalanek. "Gauzak aldatzen ez diren bitartean, ETA-Batasunak ezin digu iruzurrik egin".