Itxi

Dokumentazioa

Kataluniako prozesuaren egutegi judiziala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak behin-behineko akusazio-idazkiak aurkeztu ondoren, ahozko epaiketara iristeko puntuan dago Gorenean abiatutako auzia.

Auzitegi Gorena. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Behin Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Kataluniako buruzagi independentisten aurkako behin-behineko akusazio-idazkiak aurkeztuta, ahozko epaiketara gerturatzen ari da auzia.

Hau da, hain zuzen, aurreikusitako egutegia. Defentsen idazkien eta eskaeren arabera, baliteke gehiago luzatzea.

-Azaroak 2: Fiskaltzak eta Abokatutzak behin-behineko ebazpena jasotzen duten idazkiak aurkeztu dituzte, Gorenean gertakariak epaituko dituen salaren aurrean: delituen kalifikazioa, zigor-eskaerak eta epaiketarako froga-eskaerak barne hartzen dituzte horiek.

-Azaroak 5: Herri-akusazio gisa aurkeztuko den Vox alderdiak akusazio-idazkia aurkeztuko du auzitegian. Azaroaren erdialdean: kalifikazio-idazkiak aurkeztu orduko, aurretiaz erabaki beharreko artikuluak (aurretiko eginbideen parekoak) proposatuko dituzte defentsek. Aurreikusitakoaren arabera, gertakariak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak epaitzeko eskatuko dute, Gorena alde batera utzita.

-Abenduaren erdialdea: Aurretiaz erabaki beharreko artikuluak eztabaidatzeko saioa. Egun bat geroago, Gorenak epaia emango du, saio horren hurrengo egunean proposatutako gaiak ebazteko.

-Urtarrilaren erdialdea: Ahozko epaiketaren hasiera. Bi edo hiru hilabetez luzatuko dute, saioak antolatzeko moduaren arabera. Litekeena da saioak astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez, egitea.

-Martxoaren amaiera: Ahozko epaiketaren azken erabakien irakurketa eta aurkezpena. Akusatuen hitz egiteko azken aukera. Epaiketaren amaiera. Ekainean: epaia. Auzitegiak ez du nahi erabakiak maiatzeko hauteskunde autonomiko eta munizipaletan eraginik izatea. Hori dela eta, hauteskundeen ostean jakinaraziko dute epaia, seguruenik ekainean.

-Behin Gorenaren epaia ezagututa, Kataluniako prozesuan murgildutako Poliziaren goi-karguen aurkako epaiketari ekingo dio Auzitegi Nazionalak. Oraindik argitu gabe dago uda aurretik edo ondoren izango den, presorik ez dagoenez, auzia ez delako premiazkoa.

 

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)