Itxi

Basauriko espetxean

Aitzol Gogorza larri dagoen presoa bisitatu du Julen Mendoza Errenteriako alkateak

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Errenteriako Udalak, Gogorzaren egoeraz kezkatuta, apirilean onartu zuen aho batez herriko presoaren jarraipena egitea, eta berehala etxera ekartzeko eskatzea.

Aitzol Gogorza larri dagoen presoa bisitatu du Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkateak igande honetan, Basauriko espetxean (Bizkaia).

Errenteriako Udalak, Gogorzaren egoeraz kezkatuta, apirilean onartu zuen aho batez herriko presoaren jarraipena egitea, eta berehala etxera ekartzeko eskatzea. Orduan onartutakoari jarraituz egin du bisita Mendozak.

Errenteriako alkateak azaldu duenez, Gogorza hainbat aldiz ospitaleratu dute eta bere buruaz beste egiten ere saiatu da; kanpoan egon beharko lukeela nabarmendu du.