Itxi

Francisco Ocon

Ocon: 'Euskararen ondare historikoa aitortu nahi dugu Errioxako estatutuan'

Radio Euskadi

Leer en Castellano

Espainiako eskuinaren adierazpenak ukatu ditu, eta euskararen erabilera Hezkuntzan edo Administrazioan ezarri nahi ez dutela argitu du.

Errioxan aurkitu diren euskaraz idatzitako lehen hitzak. ETBko bideo batetik hartutako argazkia

Errioxako Estatutuan euskara autonomia erkidego horretako kultura-ondarearen parte izateko PSOEk egindako aldaketaren harira zenbaitek egindako erabilera "bidegabea" deitoratu du Francisco Ocon Errioxako PSOEko idazkari nagusiak. Ildo horretan, Oconek "polemika faltsua erabili izana" egotzi die PPri eta Ciudadanosi. Espainiako eskuinaren adierazpenak ukatu ditu, eta euskararen erabilera Hezkuntzan edo Administrazioan ezarri nahi ez dutela argitu du, "ergelkeria hutsa izango litzatekeelako, Errioxa ez baita Nafarroa". "Euskara Espainiako hizkuntza bat dela ulertu behar dugu, eta horrela Espainia hobeto ulertuko dugu", gaineratu du.

Oconen esanetan, Donemiliaga Kukulan dauden euskaraz idatzitako lehen hitz horien garrantzia azpimarratzea funtsezkoa da. "Hizkuntzak elkarrekin bizi daitezke, bakoitza nahi bezala sentitu daiteke, baina bat egiteko eta ez banantzeko elementua izateko asmoa daukat", esan du. Bestalde, Errioxan horren inguruan polemikarik ez dela egon esan du, harik eta ABC egunkariak Estatu mailan informazioa argitaratu duen arte. "PPren adierazpenak gehiegizkoak dira, baina ohituta gaude", esan du.

Bestalde, Pedro Sanchezekin "kontsultatu ez dutela" argitu du, eta beraz, Espainiako presidentea nazionalismoaren aurrean makurtu denik ezin dela esan adierazi du.

 

Albisteak (1)