Euskal Kutxen Legea
Alderdiek elkarri salaketak jaurti dizkiote Euskal Kutxen Legeagatik
Erredakzioa
EAJk alderdiari eta hauteskundei bergira egotea leporatu dio PSEri. EAk, berriz, legeak kutxen gizarte-ekintza arriskuan jartzen duela salatu du eta EBk botere-borrokak alde batera uzteko eskatu du.
Euskal Aurrezki Kutxen Legearen zirriborroak Eusko Legebiltzarra eta Batzar Nagusiak kutxen zuzendaritzan ordezkaritza izatea ahalbidetuko du, eta horrek eztabaida sortu alderdi politikoen artean.
EAJ
Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak "alderdiaren interesean eta hauteskundeei begira" jokatzea leporatu dio Carlios Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuari. Gainera, PSE-EEri eta PPri kutxetan "atzeko atetik sartzea" eta erakundeak "politizatzea" aurpegiratu die.
EA
Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak, bestalde, erreformak aurrezki kutxen pribatizazioa ekarriko duela ohartarazi du, lege berriak erakunde publikoen presentzia murrizten duelako.
Ezker Batua
Ezker Batuak "boterearen inguruko borroka" alde batera uzteko eskatu die EAJ eta PSE-EEri. Horren ordez, aurrezki kutxen "hasierako espiritua" berrezkuratzearen alde egin beharko luketeela esan die. Horrekin batera, BBK, Kutxa eta Vitalaren arteko bategitea bultaztu dezatela eskatu die.
Alternatiba
Alternatibaren ustez, euskal aurrezkikutxen bategiteak aurrera ateratzen ez bada, "EAJk, PSE-Eek eta PPk duten interes bakarra dirua banatzea delako da". Hala ere, benetan premiazkoa dena, erakunde hauek gizartean bete behar duten papera argitzea da.
Hamaikabat
Bestalde, Pello Gonzalez Gipuzkoako Ogasun diputatuak eta Ahaldun Nagusirako Hamaikabateko hautagaiak adierazi duenez, PSE-Eek "egungo ordezkaritza kontuan izan gabe eta aledrdiaren interesen onerako bakarrik ari da Euskal Aurrezki Kutxen Legea kudeatzen.