Itxi

Eusko Legebiltzarra

Ibarra: 'Espetxeen eskumena jaso egin behar du Euskadik'

Agentziak | Erredakzioa

Transferentzia gauzatzen denean Euskadin espetxe-zaintzako beste epaitegi bat sortu beharko dutela zehaztu du EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak.

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) presidentea. Argazkia: EFE

Espetxeen eskumena “jaso egin behar” du Euskadik, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) presidenteak gaur ziurtatu duenez, Gernikako Estatutuak hala aitortzen duelako.

Ibarrak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, urte judizialaren balantzea egiteko eta datorren ekitaldirako proposamenak aurkezteko.

Espetxeen transferentzia gauzatzeko prozesuak “bizitasun handirik” ez daramala onartu du EAEANko presidenteak, baina hori Justiziaren esku ez dagoela gogorarazi du.

Hori bai, transferentzia gauzatzen denean Euskadin espetxe-zaintzako beste epaitegi bat sortu beharko dutela zehaztu du Ibarrak.

Urtea bukatu baino lehen eskumenen transferentzia aurrera eramateko egutegi bat prest izango duela iragarri zuen Espainiako Gobernuak astelehenean. Eskumenen artean, espetxeak izango direla aurreratu zuen Exekutibo zentralak, baina ez Gizarte Segurantzaren kudeaketa, konplexutasun askoz handiagoa duelako.

Albisteak (4)