Gasteiz
Espainiako Bankuaren egoitza zaharra Terrorismoren Biktimen Memorialari eman diote
Agentziak | Erredakzioa
Eraikina Lehendakari Agirre kalean dago. Fundazioaren egoitza izateko laga du Espainiako Gobernuak, bertan jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
Espainiako Bankuaren egoitza zaharra Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa Fundazioaren esku uzteko akordioa onartu du ostiral honetan Ministroen Kontseiluak, kaltedunen “balio demokratikoak zaindu eta zabaldu” nahi dituelako.
Eraikina Gasteizko Lehendakari Agirre kalean dago. Fundazioaren egoitza izateko laga du Espainiako Gobernuak, bertan jarduerak aurrera eraman ahal izateko, hala nola, erakusketak, ikerketak, liburutegi zerbitzua eta argitalpenak.
Ogasun eta Barne ministerioen proposamen eta ekimenez, akordioak eraikina Fundazioari doan lagako dio 15 urterako. Dagoeneko eraikina birgaitu dute.