Itxi

2019an

EH Bildu ERCrekin eta BNGrekin koalizioan aurkeztuko da Europako hauteskundeetara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hala erabaki dute EH Bilduen oinarriek. Horrez gain, "gainerako alderdi soberanistekin eta errepublikanoekin ildo berean negoziatzen jarraitzeko" asmoa erakutsi du EH Bilduk.

Josu Juaristi Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaia. EiTB

Europako hauteskundeetara ERCrekin eta BNGrekin koalizioan aurkeztea erabaki dute EH Bilduren oinarriek, ostiral arratsalde honetan Donostian egindako Batzar Nagusian.

Horrez gain, "gainerako alderdi soberanistekin eta errepublikanoekin ildo berean negoziatzen jarraitzeko" asmoa dute, Josu Juaristi Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak azaldu duenez.

EH Bilduk ostiral honetan egindako Batzar Nagusian, oinarriek adostu dute "ahalik eta lasterren, ERCrekin eta BNGrekin koalizioa osatzeko ituna lotzea, baita Asturiaseko, Aragoiko eta Kanariar Uharteetako indar soberanistekin ere".

Juaristiren hitzetan, helburua izango da "Europara joatea Europako indar progresistekiko harremanak sendotzeko, bereziki, estaturik gabeko nazioekiko kooperazioa eta lankidetza sustatzeko, Madrili, Parisi eta Bruselari begira, gure funtsezko lana han lan diplomatikoa baita".

Albisteak (2)