Itxi

Hauteskunde-inkesta, EAEn

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke Foru Hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EITB.EUS

Leer en Castellano

EiTB Focusen arabera, jeltzaleek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan hobetuko lukete boto asmoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan irabaziko luke, maiatzaren 26an. Gizaker inkesta-etxeak Euskal Irrati Telebistarentzat boto asmoari buruzko egindako galdeketaren arabera, jeltzaleek, gainera, 2015eko hauteskundeetako emaitzak hobetuko lituzke.

Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten telefono-deien bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren hiru lurraldeetan, udal eta foru hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean.

Abenduaren 13an, osteguna, Nafarroako Parlamentuaren eta Iruñeko Udalaren hauteskundeei buruzko emaitzak argitaratu zituen EiTBk. Gaur, EAEko foru hauteskundeen boto asmoaren gaineko datuak eman ditugu.

EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Araban, boto asmoa 6,5 puntu igota, eta Alderdi Popularrari lehen postua kenduko lioke.

EH Bilduk apur bat hobetuko lituzke emaitzak, eta Arabako bigarren indarra litzateke.

Elkarrekin Podemosek 3,6 puntu galduko lituzke, baina hirugarren postuan geratuko lirateke.

Jaitsiera nabarmenena Alderdi Popularrarena litzateke. 7,5 puntu galduko lituzkete, eta laugarren postura jaitsiko litzateke.

PSE-EEk eta Ciudadanosek 2015eko emaitzak hobetuko lituzkete.

Honakoa da galdetutakoek gaur egungo Arabako Aldundiaren eta oposizioaren inguruan emandako iritzia:

Bizkaian, EAJren hegemonia indartuko litzateke, 5,8 puntuko gorakadarekin, botoen % 44 arte.

EH Bildu bigarren indar bezala sendotuko litzateke, boto asmoaren % 19,3rekin.

Elkarrekin Podemos litzateke hirugarren indarra, 3 puntu jaitsiko litzatekeen arren. PSE-EE mantendu egingo litzateke, eta PPk 2,5 puntu egingo lituzke behera.

Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

Hona hemen bizkaitarrek foru gobernuaren eta oposizioaren lanari emandako notak:

Gipuzkoan ere EAJ gailenduko litzateke, 6,8 puntuko igoerarekin.

EH Bildu bigarren indar bezala mantenduko litzateke, boto asmoa 2 puntu igota.

PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk hurrenkera bera mantenduko lukete, hirurek galera izango luketen arren.

Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

Hiritarren iritziari dagokionez, honakoak dira gipuzkoarrek Aldundiari eta oposizioari ematen dizkieten notak:

Inkestak EAEko herritarren iritzia bildu du hurrengo gaien inguruan: hiru ahaldun nagusiak, hiru aldundien kudeaketa orokorra, beren lana gai zehatzetan eta oposizioaren lana. Honakoak dira emaitzak:

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen 400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 6’ 17’’-koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)