Itxi

Transferencias

Urtea bukatu orduko transferentzien egutegia jasotzeko itxaropena du Erkorekak

AGENCIAS | REDACCIÓN

Leer en Castellano

Egutegi horretan ez da Gizarte Segurantzaren transferentziaren eskualdatzea zehaztuko; bai, aldiz, espetxe eskumenarena.

Josu Erkoreka eta Meritxell Batet. EFEren artxiboko irudia

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea itxaropentsu agertu da asteazken honetan, urtea bukatu orduko Euskadiri dagozkion eskumenen egutegia jasoko duelakoan. Halere, onartu du azken egunotan ez duela Lurralde Politikako Ministerioarekin harremanik izan.

Gobernu Kontseilua bukatutakoan emandako prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, kazetarien galderei erantzunez.

Erkorekak, besteak beste, Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroak Batzorde Mistoaren azken bileraren ostean agindutakoa ekarri du gogora, alegia, urtea amaitu baino lehen egutegia prest izango zuela.

Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, ordea, harrezkero ez dute aurrerapausorik eman. Gainera, urte bukaera "oso hurbil" dagoela ohartarazi du, "baina ordura arte Eusko Jaurlaritzak ez du itxaropena galduko".

"Azken hitza Espainiako Gobernuak dauka. Pedro Sanchezen Gobernuak jakin badaki zein diren gure planteamenduak eta lehentasunak" adierazi du.

Egutegi horretan ez da Gizarte Segurantzaren transferentziaren eskualdatzea zehaztuko; bai, aldiz, espetxe eskumenarena.

 

 

Albisteak (3)