ESTATUKO AURREKONTUAK
Lemoizko zentralaren lurrak EAEra eskualdatzea jasotzen dute Estatuko Aurrekontuek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.
Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Lemoizko zentral nuklearraren lurrak, Espainiako Gobernuak 2019rako egindako aurrekontu proiektuak jasotzen duenez. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.
69.784 metro koadroko eremua da. Lursailaren eskualdatzea gauzatu aurretik, Ogasun Ministerioak lurrak osoki utzi behar ditu eta bi gobernuek aldaketa sinatu behar dute.
Lemoizko zentral nuklearra ez zen inoiz martxan jarri, besteak beste, ETAren atentatuen eta herri mugimenduaren ondorioz.
40 urte geroago, instalazioak hondamendi egoeran daude. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egiteko asmoa du toki horretan bertan, azpiegiturak dituen ur hartuneak baliatuta. Oraingoz, hiru inbertitzailek agertu omen dute interesa proiektuan.