Itxi

PRESOAK

Mikel Albisu espetxetik irten da zigorra beteta, baina Parisen dute erretenituta

EITB.EUS

Leer en Castellano

Espainiaratu ahal izateko kudeaketa administratiboak egiteko, erretentzio zentro batera eraman dute. Urte luzez EPPKren bozeramaile izan dena berehala aske uzteko eskatu du Sortuk.

Mikel Albisuren atxiloketaren artxiboko irudia, 2004koa.

Sortuk jakitera eman duenez, gaur goizean atera dute Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi ohi eta EPPKako bozeramailea Reauko espetxetik bere zigorra osorik beteta.

Alderdi abertzaleak emandako datuen arabera, "Espainiaratu ahal izateko kudeaketa administratiboak egiteko daudela eta, Pariseko erretentzio zentro batera eraman dute eta ezin da bertatik irten".

Berria egunkariak zabaldu duenez, Frantziatik kanporatzeko agindua jarri zioten Albisuri zigortu zutenean, eta Espainian ez du auzibiderik irekita, printzipioz.

Erretentzio zentro horretan "egunak" pasa ditzakeela ohartarazi du Sortuk, "baldintza kaxkarretan".

Gauzak horrela, behin espetxetik aterata, "kalean egon beharko lukeela aske" aldarrikatu du alderdi abertzaleak eta "joku errepresiboak alde batera uzteko" eta Mikel Albisu "berehala aske" uzteko eskatu du.



Albisteak (2)