Itxi

Krisia Podemosen

Podemos-Ahal Dugu: 'Iritzi korronteen dinamikak atzean utzi ditugu'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Yahcov Ruiz Podemos-Ahal Duguren Antolakuntza idazkariak bere kezka azaldu du Madrilen alderdiak izandako krisiagatik, "proiektu osoari kalte egiten diolako".

Yahcov Ruiz Podemos-Ahal Duguren Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EiTB

Yahcov Ruiz Podemos-Ahal Duguren Antolakuntza idazkaria kezkatuta azaldu da larunbat honetan alderdiak Madrilen bizitako egoeragatik "proiektu osoari kalte egiten diolako". Dena dela, Euskadiko Ahal Duguk "iritzi korronteen dinamikak aspaldi atzean utzi" dituela gaineratu du.

Ruiz eta Maria Valiente Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaia Ahal Duguren militanteekin eta herritarrekin bildu dira alderdiak Donostian duten egoitzan, datorren maiatzean izango diren foru hauteskundeei begira, alderdiaren programarako proposamenak jasotzeko asmoz. Joan den larunbatean topaketa bera egin zuten Bizkaiko Ahal Duguren hautagaiek, eta datorren asteburuan Arabako hautagaien txanda izango da.

Ruizek aitortu duenez, Podemosek Madrilen bizi duen egoeragatik kezkatuta daude, "autonomia erkidego horri bakarrik badagokio ere, proiektu osoari kalte egiten diolako". Gauzak horrela, krisi horri irtenbideak bilatzeko atzo Toledon izandako bileran Lander Martinez Euskadiko Podemoseko idazkari nagusiak ere parte hartu zuela gogoratu du Ruizek.

Albisteak (3)