Lege-proiektua
Aurrekontuetan laguntzeko legea onartzeko 'babes nahikoa' lortzea espero du Urkulluk
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak gaur onetsiko du funtzionarioen soldata igotzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren inguruko lege-proiektua.
2019ko aurrekontuetan laguntzeko legea onartzeko "babes nahikoa" lortzea espero du Iñigo Urkullu lehendakariak. Funtzionarioentzako eta Hezkuntzako profesionalentzako "neurri positiboak" abian jartzeko helburua du Jaurlaritzaren lege-proiektuak, baita diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei laguntzeko ere.
Eusko Jaurlaritzak gaur onetsiko du 2019ko aurrekontuetan laguntzeko lege-proiektua.
"Administrazio publikorako, Hezkuntza eta Osasuneko profesionalen baldintzak hobetzeko eta kohesio soziala indartzeko helburu duen legea onartzeko babes nahikoa lortzea espero dugu", esan zuen atzo Urkulluk Ekian eguzki-energia fotovoltaikoaren parkearen aurkezpenean.
Ildo horretan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak oposizioaren onespena edo "behintzat, abstentzioa" espero duela adierazi zuen atzo Radio Euskadin.