Itxi

Hauteskunde inkesta

CIS: PSOEk irabaziko lituzke bozak, PPk nabarmen egingo luke behera, eta Voxek, gora

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ciudadanos bigarren indar bozkatuena izango litzateke eta Unidos Podemosek hirugarren tokiari eutsiko lioke, inkestaren arabera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ikerketa Soziologikorako Zentroak egindako azken hauteskunde inkestaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke Espainiako hauteskunde orokorrak gaur egingo balira. Sozialistek botoen % 29,9 eskuratuko lukete, abenduko inkestan aurreikusitakoa baino puntu bat gehiago. Alderdi Popularrak boto galera nabarmena edukiko luke, eta laugarren tokira jaitsiko litzateke (botoen % 14,9). Voxek, ordea, gora egingo luke, % 6,5eko babesarekin.

Boto asmoari buruzko inkesta urtarrilaren 1etik 13ra egin zuten, Andaluziako Gobernua osatzeko PP-Ciudadanos-Vox alderdiek akordioa lortu zutenean. Espainiako Gobernuak egun horietan onartu zituen aurrekontuak.

Galdeketaren arabera, Ciudadanos izango litzateke bigarren indar bozkatuena, botoen % 17,7rekin —abenduan baino bi hamarren gutxiago—, eta Unidos Podemosek hirugarren tokiari eutsiko lioke ( % 15,4). Aipatzekoa da inkesta Podemosen barne-krisiak eztanda egin baino lehen egin zutela.



Albisteak (1)

Bideoak (1)