KATALUNIA
Kataluniako bederatzi preso independentistak Madrilen daude jada
AGENTZIAK
Soto del Real eta Alcala Meco espetxeetan sartu dituzte. Epaiketak irauten duen bitartean han egongo dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Preso dauden Kataluniako buruzagi independentistak Madrilen daude jada. Kataluniako prozesu independentistaren auziko epaiketa otsailaren 12an hasiko da Auzitegi Gorenean, eta horregatik eraman dituzte bertara.
Zazpi gizonezkoak Soto del Real espetxean sartu dituzte 17:15 inguruan; bi emakumeak, berriz, Alcala Mecon 16:00ak aldera.
Guardia Zibilaren furgoi batean egin dute Bartzelonatik Madrilerako bidea. Lekualdaketa 09:30ean hasi dute, bederatzi presoak Brians II kartzelan elkartu eta gero.
Lledoners, Puig de les Basses eta Mas D'Enric espetxeetan egon dira orain arte, baina goizean goiz Mossoek Brians II kartzelara eraman dituzte guztiak.
Dolors Bassa Generalitateko kontseilari ohia 07:25ean iritsi da Brians II espetxera, Carme Forcadell, Kataluniako Parlamentuko presidente ohia 07:52an. Iristen azkenak preso dauden zazpi gizonezkoak izan dira, 08:00etan: Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn Generalitateko kontseilari ohiak, Jordi Sanchez ANC Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidente ohi eta Junts per Catalunyako (JxSi) diputatua, eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea.
Jende multzo handia elkartu da Brians II kartzelaren kanpoaldean, esteladak eta preso politikoen askatasuna eskatzen zuten banderak eskuan.
Brians II, Sant Esteve Sesrovires udalerrian (Bartzelona), Generalitateko Espetxe Zerbitzuen eta Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzaren arteko lotura zentroa da.
Kataluniako hiru espetxetatik Brians II zentrora lekualdatzea goizeko lehen orduan hasi da.
Brians II kartzelara bidean jarri den lehena Dolors Bassa Generalitateko kontseilari ohia izan da, 05:46 aldera. Puig de les Basses espetxean zegoen. Atarian dozenaka lagun elkartu dira babesa emateko.
06:36 aldera abiatu da Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia, Mossoen ibilgailu batean, Mas d'Enric kartzelatik (El Catllar, Tarragona) Brians II espetxera. Kasu honetan ere, dozenaka pertsona bildu dira atarian. Mossoek bertan zeudenen kontra egin dute eta tentsio uneak bizi izan dira. 60 urte inguruko pertsona bat zauritu da, eta anbulantzian eraman duteosasun zentro batera.
Abiatzen azkenak, 06:51 aldera, Lledonersen zeuden zazpiak izan dira: Oriol Junqueras, Jordi Turull, Raul Romeva, Josep Rull, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart.
Jordi Turullek, Joaquim Fornek, Dolors Bassak, Jordi Cuixartek eta Raul Romevak hainbat mezu idatzi dituzte Twitterren.
Marxem de Catalunya infinitament agraïts per tant suport. Ara ens toca a nosaltres que durant el judici no us sentiu sols en la defensa dels drets i llibertats fonamentals i d'allò que hem dit i repetit a les urnes #FreeTothom #Absolució #Judicialesurnes pic.twitter.com/wzTM2ThxkV
— Jordi Turull i Negre (@jorditurull) 1 de febrero de 2019
Ens traslladen a Madrid.
— Joaquim Forn (@quimforn) 1 de febrero de 2019
Gràcies als companys de mòdul a #Lledoners amb qui hem compartit aquests mesos, i també a treballadors i funcionaris. Gràcies pel suport de tanta i tanta gent.
Estem determinats en la defensa de la llibertat, la democràcia i la justícia.
Visca Catalunya! pic.twitter.com/1UlwtCLhVW
D. Bassa: “Canvio de presó, de Catalunya a Madrid. He mirat la llum dels municipis entre reixes de matinada. Tinc el desig i l’esperança de tornar a l’Empordà en llibertat. Vaig cap a judici ferma i segura per defensar la democràcia i la justícia.”
— Dolors Bassa (@dolorsbassac) 1 de febrero de 2019
472 dies de presó i cap renúncia. Marxem a Madrid per acusar l’Estat de vulnerar els drets civils i polítics del poble de Catalunya, per defensar el nostre legítim dret a l’autodeterminació i a la desobediència civil #JoAcuso pic.twitter.com/LVcXjEtEzZ
— Jordi Cuixart (@jcuixart) 1 de febrero de 2019
Raül: "Marxem cap a Madrid, però no hi anem a defensar-nos. Hi anem a reivindicar la democràcia i el pacifisme. Que no ens esperin derrotats. Endavant!" pic.twitter.com/Q8Jyd9IoOO
— Raül Romeva i Rueda (@raulromeva) 31 de enero de 2019
Quim Torraren bisita Brians II espetxera
Madrilera lekualdatu aurretik, Quim Torra Generalitateko presidentea preso dauden bederatzi buruzagi independentistekin elkartu da Brians II kartzelan.
Quim Torra 06:40 aldera iritsi da Brians II espetxera. Kataluniako presidenteaz gain, hainbat kontseilari ere bertan izan dira.
Bisitaren ondotik, ezohiko Gobernu Kontseilua deitu du Generalitateak, presoen egoera aztertzeko.
Bestalde, Junts per Catalunyako (JxCat) diputatu batzuk ere Brians II espetxearen atarira joan dira, besteak beste, Eduard Pujol, Albert Batet, Francesc de Dalmases, Anna Tarres, Lluis Font, Salwa El Garbhi, Anna Geli eta Josep Riera.
Bien bitartean, ERCko Marta Vilalta, ANCko Elisenda Paluzie eta Omnium Culturaleko Ignasi Termes Lledonerserako sarbidean gelditu dira, beste hiritar batzuekin batera.
Kataluniako Asanblea Nazioanalaren (ANC) deialdiak
Presoen lekualdaketaren harira, ANC Kataluniako Asanblea Nazionalak hainbat deialdi egin ditu "Autodeterminazioa eskubidea da, ez delitua" lelopean.
¿¿¿¿¿Què farem durant el trasllat?
— Assemblea Nacional ¿ (@assemblea) 31 de enero de 2019
¿ Demà a partir de les 5 h, atents a les convocatòries territorials, a les xarxes i canals oficials
¿Hora i lloc:
5 h: vorals Puig de les Basses - Brians 2
6 h: vorals Mas d'Enric/Lledoners - Brians 2
7 h: vorals a la sortida de Brians 2 pic.twitter.com/m8bY4UG04e
ANCren deialdiarekin bat eginez, jende andana elkartu da Puig de les Basses, Mas d'Enric eta Lledoners espetxeen atarian.
Bestalde, goizeko lehen orduan Lledonersera doan C-55 errepidea moztu dute, olioarekin eta substantzia sukoiekin.
Brians II espetxera joateko deia egin dute CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeek
Tothom cap a #Brians2!
— CDR Catalunya (@CDRCatOficial) 1 de febrero de 2019
No serem còmplices d’un #judiciFARSA.
Els mossos trenquen els nostres bloquejos però no defallim. No ens donem per vençudes.
Vine tu també a evitar aquest trasllat!#TombemElRègim #CDRenXarxa pic.twitter.com/k70LgT4wMC