Itxi

Sare

Gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen, Donostian eta Galdakaon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espetxeratu ostean hildako Oier Gomez eta Juan Mari Maizkurrena presoekin jazotakoa "azken kasuak" izatea espero du Sare herri-plataformak.

Gasteizen izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB

Sare herri-plataformak mobilizazioak egin ditu larunbat honetan Gasteizen, Donostian eta Galdakaon larriki gaixo dauden ETAko presoen askatasuna aldarrikatzeko. Sarek zehaztu duenez, 21 dira egun larriki gaixo eta espetxeratuta dauden ETAko presoak.

Oier Gomez eta Juan Mari Maizkurrena presoekin jazotakoa "azken kasuak" izatea espero du Sarek. Larriki gaixo zeuden eta 2017an espetxetik atera zituzten presoak ziren Gomez eta Maizkurrena, eta joan den hilean hil egin ziren.

Sareren hitzetan, patologia larriak dituzten presoek, "beste pertsonak bezala, gaixotasunari ahalik eta hoberen aurre egiteko eskubidea dute, eta bakarrik gaitz sendaezina denean kartzelatik ateratzen badituzte, horrek heriotza-zigorra baino ez dakar".

Inaxio Oiartzabal Sare kolektiboaren bozeramailea komunikabideei zuzendu zaie, Gasteizko manifestazioa hasi aurretik, eta adierazi du patologia larriak dituzten presoei ezarritako zigorrak bertan behera utzi izana Espainiako Gobernuak espetxe-politikan izandako benetako aldaketaren "lehen urratsa" izan daitekeela.

Albisteak (4)