Itxi

2019KO UDAL-FORU HAUTESKUNDEAK

'Euskadi batzoki bat bailitzan kudeatzea' leporatu dio Otegik EAJri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

"Urkulluren Gobernuak funtzionarioen soldatekin jokatzen du. Demokraziaren kontrakoa eta arduragabea iruditzen zaigu milaka pertsonaren interesekin horrela jolastea" kritikatu du EH Bilduko buruak.

Arnaldo Otegi, Bea Ilardia eta Maria Solarren artean. Argazkia: EH Bilduren twitter kontua

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Barakaldon izan da gaur Maria Solar udal hautagaiari eta Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaiari babesa agertzeko.

Bere interbentzioan ahotan izan du EAEko aurrekontuen negoziaketen porrota eta Urkulluren Gobernuari Euskadi "batzoki bat bailitzan" kudeatzea egotzi dio. Otegik esan du "krisiak gogorren jo dituenak" defendatu zituztela, baina "aukera handi bat galdu dela".

Testuinguru honetan, gogor kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren "prepotentzia eta handikeria", "gainontzeko herritarrak bigarren mailakoak bagina bezala tratatuz". "Hau ez da edozein modutan kudeatu daitekeen batzoki bat" bota du. Koalizio abertzalea "hitz egiteko eta negoziatzeko prest" dagoela gaineratu du, baina ez duela "txantaiarik" onartuko, aurrekontuak laguntzeko legeari erreferentzia eginez.

"Iñigo Urkulluren Gobernuak funtzionarioen soldatekin jokatzen du, Legebiltzarra bahituta daukan gobernu estilo bat mantendu dezakeela uste duelako. Demokraziaren kontrakoa eta arduragabea iruditzen zaigu milaka pertsonaren interesekin horrela jolastea" kritikatu du Otegik.

Gobernuak "Parlamentuan gutxiengoa duela ulertu eta atzera egiteko prest ote dagoen" zalantzak ditu Otegik, eta ildo horretan, bazkide duten PSEn ez ote duen "inork" ezer esan behar galdetu du.

Dena dela, Urkulluren Gobernuak atzera egiten badu, EH Bilduk "hitz egiteko prest" jarraitzen duela adierazi du.

Presoak eta elkarbizitza esparruak

Otegik presoen gaiari helduz hasi du bere hitzaldia. "Sakabanaketak amaitu" beharra dagoela eta gaixo dauden presoak "kalean egon behar" dutela berretsi du. "Elkarbizitza demokratikorako oinarriak jartzek, presoek kalean behar dute" adierazi du.

Estatu "ahul" baten aurrean gaudela ere ohartarazi du "subiranotasuna eskatzen dugun estaturik gabeko nazioei erantzun autoritarioa besterik ematen ez digun Estatu ahula".

Voxen inguruan ondorengoa esan du: "Ez gaitu asetzen Vox dela arazoa entzuteak, arazoa bloke erreakzionario da" esan du, PP, Cs eta Voxi erreferntzia eginez. Otegiren iritziz, Estatua "autoritarismorako prestatzen ari da, eta horren aurrean herri mailako akordio handiak behar dira".

Eta akordio horretan alderdi politikoak, gizarte eragileak, sindikatuak etab. sartu ditu: "oligarkien eta faxisten kontrako akordioak nahi ditugu" defendatu du.

Albisteak (4)