Espedientea zabaldu diote
Paloma Zorrilla: Vox utzi dut, ez dute ulertzen senarrak eta biok ezberdin pentsatzea
Radio Euskadi
'Ez nuen uste horrela pentsatzen zutenik', azaldu du EiTBko kolaboratzaile eta abokatuak. Duela bi aste afiliatu zen, baina espedientea zabaldu diote senarrak abortuak egiten dituelako.
Paloma Zorrilla abokatu eta EiTBko kolaboratzaileak Vox alderdia utzi du, afiliatu eta bi astera. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean argitu duenez, Santiago Abascalen alderdiak espedientea zabaldu zion Jose Miguel Gurrea senarrak abortuak egiten dituelako. Horren aurrean, ultraeskuineko alderdia uztea erabaki du Zorrillak.
"Ez dute ulertzen senarrak eta biok ezberdin pentsatzea. Ni gaur egungo legearen kontra nago. Senarrak bere lanbide eta iritziak ditu", adierazi du.
Zorrillaren esanetan, "nazkagarria da Nafarroako Voxen jarrera. Esan didate eskandalagarria izan dela afiliatuentzat, baina jende askok aitortu dit lotsa sentitzen ari dela. Ez nuen uste horrela pentsatzen zutenik".
Horren arabera, "alderdiaren beste ideia batzuk" gustuko zituen, baina "Nafarroako foru erregimenari buruz duten iritzia ez dute argi".