Itxi

A28 HAUTESKUNDEAK

Urkullu: 'Hauteskundeak aurreratzeak konponbideak atzeratzea baino ez du ekarriko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lehendakariaren esanetan, beharrezkoa da errealitatea onartzea, diagnostikoa partekatzea eta etorkizuneko erronkei erantzun eraikitzaileak eskaintzea.

Iñigo Urkullu. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak apirilaren 28an egingo direla iragarri ostean, erreakzio oldeak ez du etenik. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Gorteetarako hauteskundeak aurreratzeak "irtenbideak atzeratzea" baino ez du ekarriko.

Espainiako gobernuburuak iragarpena egin eta gutxira, Urkullu lehendakariak artikulu bat argitaratu du sare sozialetan.

Azaldu duenez, "lurralde arazoak, politikoak, instituzionalak, ekonomikoak eta sozialak konpondu gabe hauteskundeak aurreratzeak konponbideak atzeratzeko baino ez du balio. Beharrezkoa da errealitatea onartzea, diagnostikoa partekatzea eta etorkizuneko erronkei erantzun eraikitzaileak eskaintzea".

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Estatu espainiarraren egoerak alderatu ditu Urkulluk. Haren esanetan, EAEn, Eusko Jaurlaritzaren (EAJ eta PSE-EE) eta oposizioko alderdien (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP) arteko elkarrizketa zubiak zabalik daude eta horrek "eztabaida eta neurri eraikitzaileak hartzea" errazten du. Gaineratu duenez, hori "aktibo" garrantzitsu bat da, hain zuzen ere, "ingurune hurbilean bizi den ezegonkortasun ekonomiko eta sozialaren aurrean".

Lehendakaritzako iturrien arabera, Iñigo Urkullu Pedro Sanchezekin eta Kataluniako ordezkari politiko eta sozialekin harremanetan izan da egunotan.


Albisteak (3)