Itxi

Hauteskundeak A28

Sanchez babestuta 'historiako negozio kaskarrena' egin izana leporatu dio PPk EAJri

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Alfonso Alonso PPren EAEko buruak esan du apirilaren 28ko hauteskundeak "errespetu falta" direla herritarrentzat, eta kanpainarik ez egotea dela helburua.

Alfonso Alonso PPren EAEko burua, Bilbon. Argazkia: EiTB

Alfonso Alonso PPren EAEko buruak EAJri leporatu dio "bere historiako eta euskal herritarren historiako negozio kaskarrena" egin izana Pedro Sanchezi, zentsura mozioan babesa emanda. "Burutazio historiko"tzat jo du ironikoki.

Alonsok Raquel Gonzalez Bilboko alkategaiaren aurkezpen ekitaldian parte hartu du gaur, Ignacio Cosido PPren Senatuko bozeramailearekin eta Amaya Fernandez PPren EAEko idazkari nagusiarekin batera.

Estatuaren egoera politikoaz hitz egiteko baliatu du agerraldia, eta azpimarratu du Sanchez "EAJri esker" izan dela presidente, "Iñigo Urkulluren burutazio" batengatik.

Horren harira, salatu duenez, zentsura mozioan PSOEri babesa ematea "azken orduko labankada" izan zen, eta Espainiako Gobernuaren buru jarri zuten, "ahulena zela uste zutena, denetik ateratzeko asmoz". "Ez die ezer ateratzeko betarik eman… ezinezko Gobernua zen", gaineratu du.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)