Auzitegi Gorena
'Laguntzeko' asmoarekin deklaratuko du Urkulluk Kataluniako prozesuaren epaiketan
Agentziak | Erredakzioa
Gaur deklaratuko du Urkulluk, lekuko gisa. Gabriel Rufian, Ada Colau eta Juan Ignacio Zoido ere gaurko saiorako deitu dituzte.
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, "gogo handiz eta laguntzeko" asmoarekin deklaratuko du gaur, Madrilen, Kataluniako auziaren epaiketan.
Auzitegi Goreneko epaileen aurrean "gogo handiz eta egindako lanaz erabat kontziente" deklaratuko duela esan du Urkulluk, betiere "laguntzen saiatzeko asmoarekin".
Lehendakariak, berriz, ez du erantzungo duena aurreratu izan nahi. "Ez dakit zer galdetuko didaten, eta, beraz, ez dakit zer erantzungo dudan. Galdetzen didatenaren araberako erantzuna emango dut. Laguntzeko prest nago beti", adierazi du.
Kataluniako auziaren harira, Auzitegi Gorenean lekuko gisa ostegunean deklaratuko dutenen artean lehena izango da lehendakaria. Ondoren, besteak beste, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak, Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Juan Ignacio Zoido ministro ohiak deklaratuko dute. Lehendakariaren deklarazioa 10:00etan hasiko da.