Hauteskunde orokorrak
Gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia, Aldizkari Ofizialean
agentziak | erredakzioa
Hauteskunde kanpaina apirilaren 12an hasiko da, 00:00etan, eta hilaren 26an amaituko da.
Estatuko Aldizkari Ofizialak Diputatuen Kongresua eta Senatua desegiten dituen Errege Dekretua eta apirilaren 12ko hauteskunde orokorretarako deialdia argitaratu ditu gaur.
Hauteskunde-kanpaina dekretu horren bitartez arautu dute, eta hamabost egunekoa izango da, beti bezala: apirilaren 12an hasiko da, 00:00etan, eta hilaren 26an bukatuko da, 24:00etan.
Hauteskundeen ondorioz ateratzen diren ganberek maiatzaren 21ean egingo dituzte erakundeak osatzeko saioak, maiatzaren 26ko hauteskunde-kanpaina abian izanik.
Apirilaren 28ko bozetan 350 diputatu eta 208 senatari aukeratuko dituzte, gainerako 56 senatariak erkidegoek hautatzen baitituzte.