ALTSASU AUZIA
Altsasuko gazteen defentsak epaiaren aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean
EITB.EUS
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak Altsasuko gazteen zigorrak berretsi ostean, epaia 'astakeria' juridiko bat dela azpimarratu du Amaia Izko abokatuak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak Altsasuko gazteen zigorrak berretsi ostean, lehen balorazioa egin du Amaia Izko defentsa abokatuetako bat denak ETBn.
Haren esanetan, termino juridikoak aintzat hartuz gero, epaia "astakeria bat da". Gaineratu duenez, epaia ez dator bat Altsasun 2016ko urriko gau hartan gertaturikoarekin, ez egitateen entitateekin, eta ezta egitateen ondorioekin ere.
Amaia Izkoren hitzetan, egitateak baino beste interes batzuk lehenetsi dira. Salatu duenez, "hasieratik modu artifizialean eraikitako errelato bati" bide eman nahi izan zaio.
Aurrera begirako asmoez galdetuta, auzia eraman behar de instantzia guztietara eramateko asmoa agertu du. Ildo horretan, hurrengo pausoa Auzitegi Gorenean kasazio helegitea aurkeztea izango da.