Itxi

Hauteskundeak

Estebanek dio EAJk 'sendotasunez' erantzungo diola 'eskuin bihozgabeari'

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak esan du "inteligentziaz, edukazioarekin, arrazoiarekin, buruarekin eta ongizaterako eta akordiorako aukera txikiena ere aprobetxatuz" egingo duela hori.

Esteban eta Goia, Donostian. Argazkia: Efe

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak esan du bere alderdiak "sendotasunez" erantzungo diola hauteskunde orokorretan irits litekeen "eskuin bihozgabeari", eta "inteligentziaz, edukazioarekin, arrazoiarekin, buruarekin eta ongizaterako eta akordiorako aukera txikiena ere aprobetxatuz" egingo duela hori.

Estebanek adierazpen horiexek egin ditu gaur Donostiako Loiola auzoan egindako hauteskunde ekitaldi batean, Eneko Goia Gipuzkoako hiriburuko EAJren alkategaia aldamenean zuela.

Estebanek esan du "argi luzeekin" jokatuko duela Euskal Herriko "gehiengo sozialak pentsatzen duenaren ukazioaren aurrean".

"Ez dugu promesa handirik egingo, baina herri honen gehiengoak pentsatzen duena defendatuko dugu. Lana hitzematen dugu, eta badakigu bidea luzea dela, gauzak ez direlako egun batetik bestera pasatzen. Ez dugu inor engainatuko, eta hitzematen duguna beteko dugu", azpimarratu du.

"Oso garai zailak datoz, eta ziurrenik prest dago euskal herritarren eta EAJren aurkako erasoa", berretsi du buruzagi jeltzaleak.

 

Albisteak (2)