Kargatzen...
Itxi

Hauteskunde inkesta

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EiTB.EUS

Leer en Castellano

2019ko martxoaren 1etik 5era EAEn egindako inkestan jasotako datuak dira Euskal Irrati Telebistak 14:00etatik aurrera argitaratuko dituenak.

EiTB Focus inkesta

EAJ litzateke alderdi bozkatuena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2019ko maiatzaren 26ko foru hauteskundeetan, hamabigarren EiTB Focus inkestak jasotako datuek erakusten dutenez. Euskal Irrati Telebistak ostegun honetan, martxoaren 14an, argitaratuko ditu inkesta berri horren datuak, 14:00etatik aurrera.

Martxoaren 1etik 5era EAEn egindako galdeketan jasotako datuak dira, hain zuzen, gaurkoan ezagutzera emango direnak. Esan bezala, foru hauteskundeetara begira, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek duten boto-asmoa islatzen dute datuok.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.650 pertsona (Araban 450, Bizkaian 650 eta Gipuzkoan 550).

La= ±% 2,41, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 25 euskaraz egin dira, eta gainerako % 74,2, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko martxoaren 1a eta 5a bitartean egin zuten elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,98 minutukoa izan zen: motzenak 5 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 20 minutu.



Informazio gehiago (1)