Itxi

HERRI EKIMENA

Bilboko zubiak bete dituzte larri gaixo dauden presoak libre uzteko eskatzeko

eitb.eus

Leer en Castellano

Bilboko zazpi zubietatik abiatutako zazpi martxa ezberdin izan dira, Arriaga plazan elkartu direnak. Oso larri dauden presoen askatasuna eskatu dute berriz ere.

Bilbon, manifestariak zubi batetik abiatu eta Arriaga aldera. Argazkia: EFE

Sare herritar plataformak babestuta, ekintza ikusgarria egin dute larunbat honetan Bilbon, #NiZuBi herri dinamikaren bitartez larri gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko.

Hala, Nerbioi ibaia igarotzeko dauden zazpi zubiak jendez bete dira, handik Arriagarantz abiatu eta azken mezua irakurtzeko.

Eguerdian abiatu dira zazpi martxak, eta Arriaga plazan bat eginda amaitu dute.

21 preso larri gaixo daudela gogoratu dute deitzaileek, eta gobernuei aske uzteko behar diren urratsak emateko eskatu diete. Ez dutela pribilegiorik eskatzen gogorarazi dute, "legea betetzea" baizik. Izan ere, legea eskutan, preso horiek aske egon beharko luketela azaldu dute.

Albisteak (3)