Katalunia
Lazo horiak bota ditu independentziaren aurkako talde batek, Generalitatearen aurrean
Agentziak | Erredakzioa
Segadors del Maresme izeneko aktibisten asmoa Quim Torraren "zinismoa erakustea da", "kutsatzeari utzi behar zitzaiola" esateagatik.
Kataluniako independentziaren aurkako Segadors del Maresme taldeak lazo horiz betetako dozenaka zaku irauli ditu Generalitateko jauregiaren aurrean, Quim Torra presidentearen "zinismoa erakusteko".
Twitterren Torrak "kutsatzeari utzi behar zitzaiola" esatea kritikatu dute, eta milaka plastikozko begizta hori irauli dituzte Bartzelonako Sant Jaume plazan.
Segadors del Maresme vuelca 10 sacas de plástico amarillo frente el Palau de la Generalitat, para demostrar el cinismo de Quim Torra cuando dijo anteriormente en un tweet, que teníamos que dejar de contaminar. pic.twitter.com/3NYg8X8QmI
— Segadors del Maresme (@SGMaresme) 23 de marzo de 2019
Zuriz jantzita agertu dira aktibistak. "Kataluniar fideltzat" hartzen dituzte beren buruak, eta "kaleetara neutraltasuna itzultzeko asmoa" dutela diote. Kataluniako erakundeetan sinbolo hauek erakustearen gaineko polemikaren ostean egin dute ekintza. Hauteskunde Batzorde Zentralak erakundeen eraikinetatik kentzea agindu zuen.