Itxi

Hauteskundeak

Urkulluk EAEko hauteskundeak aurreratzea baztertu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

2020ko irailera arte Eusko Jaurlaritzaren "programa betetzen jarraitzeko" asmoa duela esan lehendakariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak ostegun honetan jakinarazi duenez, "oraingoz" ez du EAEko hauteskundeak aurreratzeko asmorik eta 2020ko irailera arte Eusko Jaurlaritzaren "programa betetzen jarraituko duela" adierazi du.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen adierazpenen harira galdetuta erantzun du Urkulluk; hauteskunde orokorretatik sortzen den testuinguruaren arabera "legealdia amaitzea bideragarria den ala ez aztertuko dutela" esan zuen atzo Erkoreak.

Eusko Legebiltzarreko korridoreetan lehendakariak adierazi duenez, "oraingoz" ez du hauteskundeak aurreratzeko asmorik; ildo horretan, hauteskunde orokorretatik sortzen den testuinguru politikoa eta horren inguruko gogoeta egin ostean erabaki bat hartuko dute, baina argi utzi du horrek ez duela esan nahi hauteskundeak arinago egingo dituztenik.

"Gobernu-programarekin jarraitzeko borondatea daukat", esan du lehendakariak. Jaurlaritzak "lasaitasunez aztertuko ditu erakundeen egonkortasun politikoan eragina duten baldintzak", gaineratu du.

Bideoak (1)