Itxi

ESPETXE POLITIKA

Unai Lopez de Okariz presoa Granadatik Darocara (Zaragoza) aldatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Preso gasteiztarrari 25 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta 2020ko maiatzean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Unai Lopez de Okariz preso gasteiztarra Granadako Albolote espetxetik Darocara (Zaragoza) aldatu dute azken orduotan, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

2001eko abuztuaren 24an atxilotu zuten, ETAren Gorbea komandoko kide zelakoan. 25 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, txikizio delituak, eta armak eta munizio gordailuak tarteko.

Espetxe Zaintzak Lopez de Okariz lekuz aldatzearen aldeko txostena egin zuen, espetxe legedia onartu duela eta familia loturak aintzat hartuta.

2020ko maiatzean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.