Itxi

Iñigo Cabacas

Cabacas auzia 'muturreraino' eramango duela esan du familiak 7. urteurrenean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Manu Cabacasek, gaztearen aitak, berretsi du "muturreraino" eraman nahi dutela auzia, "egin zuenak ordain dezan".

Iñigo Cabacasen omenezko plaka. Argazkia: EiTB

Iñigo Cabacasen lagun eta senideek ekitaldia egin dute gazte athleticzalearen heriotzaren 7. urteurrenean, eta auzia "muturreraino" eramango dutela iragarri dute, "egin zuenak ordain dezan".

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko inhabilitazioa jarri zizkion auzipetuta zeuden sei ertzainetako bati, hilketa arduragabeagatik.

Ehunka lagunek bat egin dute gaur Bilboko Maria Diaz de Haro kalean, Ertzaintzaren pilotakada batek jota Cabacas hil zen lekuan. Gertakariaren zazpigarren urteurren da, eta lore-eskaintza egiteaz gain, aurreskua ere dantzatu diote.

Plataformatik gogorarazi dute ebazpenean "auzipetu bakar bat" jo zutela erruduntzat. Horregatik, “inpunitatearen" aurka "justizia" eskatu dute.

Manu Cabacasek, hildako gaztearen aitak, azpimarratu du "inork ere ez" duela "oraindu" gertatu zenagatik, eta helegitea jarri zutela ebazpenaren kontra. Horren harira, berretsi du "muturreraino" eraman nahi dutela auzia, "egin zuenak ordain dezan".

Albisteak (3)