Itxi

Kartzela politika

ETAko presoen aurkako biziarteko kartzela-zigorrak salatu dituzte Lapurdin

eitb.eus

Leer en Castellano

Hamar elkarretaratze egin dituzte aldi berean Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Jon Parot eta Unai Parot 1989an kartzelatu zituzten egoeraren aurka agertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETAko presoei biziarteko kartzela-zigorra ezartzen dietela salatu dute Lapurdiko kostan, Baionatik Donibane Lohizunera, aldi berean egin dituzten hamar elkarretaratzetan.

Aurten preso 30 urte beteko dituzten lau presotan jarri dute arreta: Xisto Haranburu, Jakes Esnal eta Jon eta Unai Parot.

Espainiako Estatuan egindako delituengatik zigortu zituzten, beraz, Bagoaz ekimeneko protestariek ez dute ulertzen Frantziako justizia aplikatzea.

Haranburu, Esnal eta Jon Parot Frantziako espetxeetan ari dira biziarteko zigorra betetzen, eta Unai Parot Sevillan dago.

Bideoak (1)