Itxi

A28ko hauteskundeen emaitzak

Elkarrekin Podemos, A28aren ostean: 'Estatua plurinazionaltasunera egokitu behar da'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lander Martinezen esanetan, "herritarren gehiengoak elkarrizketa babestu du lurraldetasunaren arazoari aurre egiteko".

Lander Martínez durante las valoraciones de los resultados en las elecciones generales. Foto: EFE

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiaren esanetan, Estatua plurinazionaltasunera egokitzeko prozesua hartu beharko du bere gain Gobernuak, "atzoko emaitzek argi utzi baitzuten zein den herritarren nahia".

Martinezek prentsaurrekoa eman du astelehen honetan, Bilbon, emaitzen nondik norakoak azaltzeko. Podemos Euskadiko idazkari nagusiaren ustez, kanpainaren ardatzen artean, eskuinak "zentralizazioa areagotzeko saiakerak, autogobernuari egindako erasoa eta plurinazionaltasunari uko egin izana" daude.

"Ondorioz, 155. artikulua bultzatu zuen Alderdi Popularrak hondoa jo du, baita Ciudadanosen mugek ere, eta Voxek emaitza oso apalak lortu ditu, aurreikusitakoaren azpitik". Horrenbestez, "lurraldetasunaren arazoari aurre egiteko herritarren gehiengoak elkarrizketa babestu du", esan du Martinezek.

Bestalde, Unidas Podemosen emaitzarik onenak EAEn, Nafarroan eta Balearretan lortu dituztela azpimarratu du Martinezek.

"Egoerak egoera, hautesle zoru indartsua eta homogeneoa dugu", goraipatu du.

Estatu mailan, berriz, "emaitza hobeak nahiko genituzke", esan du, baina Unidas Podemosek Gobernua osatzeko "erabakigarria" izaten jarraituko duela iragarri du.

Albisteak (2)