Aurkezpen bira
Gure Eskuk erreferendumaren aldeko ekimena herriz herri aurkeztuko du
EITB.EUS
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak herritarren 'konplizitatea eta konpromisoa' bilatuko du aurkezpen bira horrekin. Horrez gain, bazkidetza kanpaina bat ere jarriko du abian.
Gure Eskuk erreferendumaren aldeko ekimena herriz herri aurkeztuko du datozen hilabeteotan, Euskalduna Jauregiko ekitaldian iragarri zuenari jarraikiz.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ohar bidez jakinarazi duenez, hilaren 13an hasiko da aurkezpen bira hori, Barakaldon, eta ekainaren 6an bukatuko da, Lizarran. Besteak beste, Donostian, Tolosan, Gasteizen, Azpeitian, Laudion, Basaurin, Irunen, Agurainen eta Durangon izango da Gure Esku, baita Bartzelonan ere (guztira, 12 saio egingo dituzte). Aurkezpenotan Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu GEko bozeramaileek parte hartuko dute.
"Mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa lortzeko asmoa" du Gure Eskuk aurkezpenokin.
Era berean, "Egizu posible" lelopean, bazkidetza kanpaina bat ere jarriko dute martxan, "erronka berriei indartsu heltzeko".
Erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko du #GureEsku|k datozen hilabeteetan. Erronka kolektibo berri honen gakoak ezagutarazteko, aurkezpen bira bati ekingo diogu laster.#EgizuPosible egin zaitez bazkide! https://t.co/7T8k572Fcl pic.twitter.com/2Q0dbqZrTz
— Gure Esku (@Gure_Esku) 7 de mayo de 2019