Itxi

PSOE

Rubalcaba, 'oso larri', medikuen arabera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Felipe Gonzalez, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Pedro Sanchez ospitalera joan dira. Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak Europar Batasunaren goi-bilera utzi du.

Alfredo Perez Rubalcaba. Argazkia: EFE.

Alfredo Perez Rubalcaba "oso larri" dagoela esan dute Puerta de Hierro Majadahondako ospitaleko medikuek.

PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko Barne ministro ohiak iktus bat jasan zuen atzo. "Familiak eskatuta" haren egoeraren informazio gehiago ez dutela emango du esan dute ospitaleko arduradunek.

Felipe Gonzalez eta Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buruzagi ohiak ospitalera joan dira arratsaldean, alderdi horretako beste kide batzuekin batera.

Pedro Sanchez Europar Batasuna Errumanian egiten ari den goi-bileratik lehenago atera da eta 20:00ak inguruan iritsi da ospitalera.

Madrilgo larrialdietarako zerbitzuek atzo, asteazkena, 18:12an jaso zuten deia, 67 urteko gizon bat etxean zorabiatu zela esanez, bozeramaile baten arabera.

Kimika Organikoan doktorea den PSOEko buruzagi historikoak eskolak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Zientzien Fakultatean, 2014ko irailaren 2an eserlekua eta politika utzi zituenetik.

Albisteak (1)