Itxi

GIPUZKOA

9 pertsona ikertzen ari dira, Errenteriako protestak direla eta

EUSKADI IRRATIA

Leer en Castellano

Eskutitz bat jaso dute apirilaren 14an Errenteriako Foruen Plazan egin zen ekitaldian parte hartu zutelakoan.

Albert Rivera, Errenterian. Artxiboko argazkia: EFE

Hauteskunde orokorretako kanpainan Ciudadanosek Errenterian egin zuen ekitaldiak zeresana ematen jarraitzen du. Euskadi Irratian gaur aurreratutako informazioaren arabera, bederatzi pertsonak eskutitza jaso dute, apirilaren 14an Errenteriako Foruen plazan gertatutakoagatik ikertuak izaten ari direla jakinaraziz. Halaber, ertzain-etxera azaltzeko zitazioa jaso dute.

Pertsona horiek hauteskunde ekitaldi horretan grabatu ziren irudietan agertzen dira.

Hala ere, Euskadi Irratiak kontsultatutako iturrien arabera, ikertutako pertsonen kopuruak gora egin dezake.

Atzo zabaldutako informazioaren arabera, Errenterian, apirilaren 14an, izandako protestak mehatxu, irain eta gorroto delitu bat ote diren argitzeko ikerketa martxan jarri du Gipuzkoako Fiskaltzak. Ciudadanosek hauteskunde kanpainako ekitaldi bat egin zuen bertan.

Fiskaltzak idatzi batean jakinarazi zuenez, salatutako gertakariak argitzeko ikerbidea hasi du Ministerio Publikoak. Gertatutakoa ezker abertzaleari leporatu zion Ciudadanosek.

Hiru egun geroago, Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak salaketa aurkeztu zuen Fiskaltzaren aurrean, EH Bildu eta Sortu protesten atzean zeudela argudiatuz. Ekitaldian, besteak beste, Riverak eta Maite Pagazaurtundua Europarako hautagaiak parte hartu zuten.

Albisteak (2)