Itxi

Goi-ganbera

Senatuko Mahaian eserleku bat eskaini dio PSOEk EAJri

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

EBBk datorren astelehenean aztertuko du PSOEren proposamena. Goi-ganbera datorren asteartean osatuko da.

Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkaria Ferrazen. Argazkia: EFE/David Fernández

Senatuko Mahaian gehiengo absolutua izateari uko egin dio PSOEk (bost kide zegozkien sozialistei eta bi popularrei); izan ere, aulki bat eskaini dio EAJri, eta beste bat PPri. Horrela, PSOEk hiru kide izango lituzke, PPk beste hiru eta EAJk bakarra.

PPrekin adostu dutela azaldu du Jose Luis Abalos Antolakuntza idazkariak Ferrazen. Sozialistaren ahotan, atzean utzi nahi dute iragan legealdian gertatutakoa, "ez blokeorik ezta inposaketarik edo gehiengo osorik ez izateko".

EAJko Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) datorren astelehenean aztertuko du PSOEren proposamena, jeltzaleek jakitera eman dutenez.

Goi-ganbera datorren asteartean osatuko da. Orduan banatuko dituzte Mahaiko zazpi eserlekuak.

Sozialisten proposamena astelehenean aztertuko du EBBk, onartu ala ez erabakitzeko.

Ganberako Mahaian ordezkaririk izatea ez dutela eskatu esan dute jeltzaleek.

Albisteak (2)