Presoak
Frantziako Gobernuak Mikel Karrera presoa Lannemezango espetxera hurbildu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Reau Sud Francilien kartzelan zegoen preso, Paris hegoaldean, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora.
Frantziako Gobernuak Mikel Karrera Sarobe ETAko presoa Lannemezango espetxera hurbildu duela jakinarazi du Etxeratek.
Orain arte Reau Sud Francilien espetxean egon da preso, Paris hegoaldean, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora.
Aurrerantzean Lannemezango kartzelan egongo da, etxetik 280 kilometrora, azken hileotan hara eramandako beste euskal preso batzuekin batera.
Karrera 2010eko maiatzean atxilotu zuten Baionan.